Zer da SAFE FRONT®?

SAFE FRONT® akaroen, onddoen eta bakterioen aurkako babesa da. Ehunetatik akaroak, onddoak eta bakterioak kentzeko metodo guztiz ekologikoa eta erraza da. Garapen honek dakarren ezkutuak ugaltzea eragozten die etxeko hautsetako akaroei. Akaro horiek alergia ugari sortzen dute. Gainera, babes honek ehunak babesten ditu onddoen eta bakterioen kontra ere; hartara, tapizeriako materiala erabat higienikoa izatea lortzen da.

SAFE FRONT® bereziki baliagarria da etxe abereak dituzten etxeetan, animalia horietan hautsetako akaroak eta bakterioak ugaritzen direlako. Bat-batean desagerrarazten ditu mikroorganismo horiek.

Nola funtzionatzen du SAFE FRONT® babesak?

Etxeko hautsa etxeko ehun guztietan dago, eta leku ezin hobea da akaroak ugaritzeko. Haien gorozkiek alergien ia % 70 eragiten dizute. 18.000 akaro ere bizi izan daitezke etxeko hautsaren gramo batean, eta bere pisuaren halako 10 gorozki egiten dute. Akaroen gorozkiek hainbat gaitz eragiten dituzte, hala nola errinitis kronikoa, bronkioetako asma, dermatitis atopikoa eta urtikaria. Onddoak alergien bektore dira, esporen eta mikotoxinen bidez. Bakterioek erruz eragiten dituzte usain txarrak, infekzioak, atleta oina eta —ospitaleetan— antibiotikoekiko erresistentzia. SAFE FRONT® babesak lortu du ehunetan akaro, onddo eta bakterio horiek desagerraraztea, intsektizidak eta gai lurrunkorrak erabili beharrik gabe.

 

Japoniako laborategiekin lankidetzan hainbat urtez egindako ikerketek sortua da SAFE FRONT®, erabat ekologikoa eta kaltegabea den ezkutu babesgarri bat. Bizitzeko behar duten ingurunea erabat kentzen dienez, akaroak ez dira ugaltzeko edo bizirik irauteko gai izango SAFE FRONT®, duen ehun batean. Izan ere, haren ezkutu babesgarriak zilar partikula inorganikoak ditu, eta partikula horiek mikroorganismoen ugalketa galarazten dute. Emaitza da ehun zeharo higienikoa, antialergikoa, inolako usainik gabea. SAFE FRONT® 50 garbiketa ziklo baino gehiago igaro ditu, eraginkortasunik galdu gabe ondorengo mehatxu hauen kontra:

Bakterioak Onddoak Akaroak
Bacillus subtilis Aureobasidium pullulans Cyanophyta (urdin-berdea) occillatoria
Corynebacterium sp. Aspergillus flarres Cyanophyta (urdin-berdea) anabaena
Lactobacillus sp. Aspergillus niger Chrysophyta (marroia)
Listeria monocylogenes Aspergillus repens Chlorophyta (berdea) Seienastum gracile
Methicillin-resistant Aspergillus terreus Chlorophyta (berdea) Protococcus
Staphylococcus epidermidis Aspergillus versicolor Anabaena cylindrica
Staphylococcus aureus Aspergillus fumigatus Selenastrum gracile B-325
Streptococcus faecalis Cladosporium herbarum Pleurococcus sp. LB11
Streptococcus pneumonia Penicillium albicans Schenedesmus quadricuada
Streptococcus mutans Penicillium citrinum Gonium sp. LB 9c
Shigella sonnei Penicillium elegans Volvox sp. LB 9
Bacillus cereus Penicillium funiculosum Chlorella vulgarus
Aerobacter aerogenes Penicillium humicolor Legamiak
Acinetobacter sp. Penicillium notatum Candida albicans
Enterbacter sp. Penicillium variabile Saccharomyces cerevisiae
Escherichia coli Pullularia pululans Oscillatoria borneti LB143
Klebsiella pneumoniae Tricophylon mentagrophytes
Mycobacterium smegmatis Tricophylon interdigitalie
Mycobacterium tuberculosis Tricophylon Mucor sp.
Proteus vulgaris
Proteus mirabilis
Pseudomonas aeruginosa
Pseudomonas cepacia
Pseudomonas fluorescens
Salmonella typhosa
Salmonella choleraesius
Serratia narcescens