• Urarekin garbitzen den oihala

NIRE MASKOTARENTZAT AQUACLEAN EHUNAK ERABILTZEAREN ABANTAILAK

Aquacleanen bizitza errazten dizugu, eta horregatik zure sofa zure maskoten orbanetatik, atzamarketatik eta usainetatik libre izatea nahi dugu. Guk oso gustuko ditugu animaliak, eta horregatik bilduma jakin batzuk garatu ditugu zure maskotak zure sofako ehunean eragin ditzakeen kalteak txikienak izan daitezen.


IRAUNKORTASUNA

Batzuetan, maskotek atzamarka egiten diote tapizatuaren ehunari, haren leuntasunak erakarrita. Maskotek, senak eraginda, hazka egiten diote ehunari, eta atzamarkak uzten dituzte larruan, edo ehuna hausten dute, azala zirpiltzen dutelako. Aquaclean ehunak zuntz sintetikoen estaldura du, eta horrek eragotzi egiten du gure maskotaren azazkalak ehunaren begiztetan sartzea. Horrela, saihestu egiten da tira egitean ehuna haustea.

ILEA KENTZEA

Aquaclean ehunak, duten egiturarengatik, antiestatikoak dira, ez zaie eransten maskoten ilea. Hala ere, nahiz eta gure maskotak sofara ez igo, gerta daiteke alboetan ileak itsatsita geratzea. Ile horiek kentzeko, trapu heze bat edo xurgagailua erabil dezakegu, baina badira eskuila itsasgarriak ere (lint roller).

GARBITZEN ERRAZA

Gure ehunek Aquaclean® teknologia dute, etxeko ohiko orbanak bizkor eta erraz garbitzen dituen teknologia. Gainera, eta gure maskotengan pentsatuz, Aquacleanek txakur eta katuen gernu, gorotz eta odol testak egin ditu, bai eta emaitza bikainak lortu ere.

USAINAK

Gure maskotek sofa etengabe erabiltzeak usain txarrak ekar ditzake. Usain horiek saihesteko, Aquacleanek gela ondo egurastea gomendatzen dizue, aldian behin tapizeriari xurgagailua pasatzea, eta behar denean usainaren aurkako lurrungailua erabiltzea.



EHUN TRADIZIONALAK

Ehun tradizionalak, inolako babesik gabe, jomuga erraza dira etxe abereentzat. Azazkalekin atzamarka egitean, sofako ehuna eratzen duten zuntzekin lotuta gera daitezke, eta askatzeko tira egitean puskatu egingo dute.


AQUACLEANEK GOMENDATUTAKO EHUNAK

Aquaclean ek etxe abereentzat gomendatzen dituen ehunek geruza babeslea dute, teknologia berritzailearekin garatua. Oztopo elastiko eta malgutzat jokatzen du, eta eragotzi egiten du etxe abereen azazkalak ehunera iristea eta ehuna zirpiltzea.


Ezagut itzazu zure etxe abereentzako oihak eta bilduma egokienak: kolore sorta zabala, lisoak eta estanpatuak, eta Aquaclean® teknologiaren bermearekin.


ZURE MASKOTAREKIN BIZITZEKO AHOLKUAK

Sofa da etxeko erdigunea, eta animaliak oso lurraldekoiak izan daitezke. Beraz, zure maskotari bere markatzea egiteko oso toki tentagarria izango zaio. Animalien jokabidea asko aldatzen da animalia batetik bestera. Egin dezakezun inbertsiorik hoberena zure maskota heztea da, beretzat diren tokiak erabil ditzan.


ATZAMARKAK SAIHESTEA

Laranja azalak jar ditzakezu, edo ehuna laranja azalarekin igurtzi. Izan ere, zitrikoaren usaina desatsegina zaie animaliei.

HEZI EZAZU ZURE MASKOTA

Eros ezazu zure katuarentzako hazkagailu bat, eta erakuts iezaiozu nola erabili. Hazkagailua erabiltzera ohitu dadin, tresna hori catnip edo belar bedeinkatu likidoekin zipriztindu dezakezu. Usain horiek erakarri egiten dituzte. Eta ez ahaztu erabiltzen duen aldiro zure katuari saria ematea.

ANIMALIA TXUKUN IZATEA (I)

Moztuta izan maskotaren azazkalak. Horrela, ez ditu zorroztu beharko, eta ez dizu sofa hondatuko.

ANIMALIA TXUKUN IZATEA (II)

Aldian-aldian, eskuilatu zure maskota. Zaborrera botatzen dituzun ileak ez dira etxean bueltaka ibiliko.

ELIKADURA ONA

Elika ezazu ondo zure maskota. Izan ere, dieta desegokiak ile gehiago galtzea eragin dezake. Gainera, elikadura onak gaixotzea prebenitzen lagunduko du, eta bizi kalitate hobea emango dio.



Zure maskotentzako ezin hobeak diren ehun hauetan interesatuta bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan info@aquaclean.com helbidera idatzita - Kontaktua