LEGEZKO OHARRA

Jabetza intelektualeko eta jabetza intelektualeko eskubideen titularra, eta webgunearen bidez jasotako datuen fitxategiaren arduraduna, ondorengo hau da: Inversiones Industriales Serpis S.L. konpainiaren helbidea: Ctra. de Alicante, 76, 03801 Alcoy, Alacant, Espainia. IFK: ESB-53329173. Alacanteko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 2177 liburukia, 0 liburua, 8 sekzioa, 13 folioa, A-50.745 orria.

www.aquaclean.com webgunea Inversiones Industriales Serpis S.L. konpainiarena da. Webgune horren bidez, sozietateari eta fabrikatzen nahiz merkaturatzen dituen produktuei buruzko informazioa eskaintzen die Interneten erabiltzaileei.

Inversiones Industriales Serpis S.L. konpainiak ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiaz erabiltzaileek egindako erabilera okerraren erantzukizunik. Orobat, bere esku gordetzen ditu edukiaren erabilera desegoki edo legez kanpokoaren ondorioz eragindako kalte-galeren ordaina hartzeko legezko ekintzak.

Inversiones Industriales Serpis S.L. konpainiak bere esku gordetzen du webgune honen edozein erabiltzaileri sarbidea nahieran eta edonoiz ukatzeko eskubidea.

JABETZA INTELEKTUALA ETA JABETZA INDUSTRIALA

Webgune honetako eduki osoaren gaineko jabetza intelektualeko eta jabetza industrialeko eskubideak (markak eta bereizgarriak barne) Inversiones Industriales Serpis S.L. enpresaren titulartasun esklusibokoak dira, berariaz beste titular bat aipatzen denetan izan ezik. Berariaz debekatuta dago webgune honetako edukia zati batean edo osorik kopiatzea, edozein bitartekoz, berariazko baimen idatzirik gabe.

EDUKIAK

Webgune honetako esteken eginkizuna erabiltzailea informatzea baizik ez da, webgunearen edukia osatzeko. Beraz, Inversiones Industriales Serpis S.L. enpresak ez du bere gain hartzen esteketako hutsegiteen edota estekatutako beste webguneetako edukiko hutsegiteen gaineko erantzukizunik.

Daitekeena da erakutsitako produktuen koloreak azken produktuarenak ez bezalakoak izatea. Argazkiek gutxi gorabeherako koloreak besterik ez dute erakusten, informatze aldera.

ERANTZUKIZUNA

Inversiones Industriales Serpis S.L. enpresak bere esku gordetzen du bere produktuak edonoiz banatzeari edo fabrikatzeari uzteko eskubidea. Webgunea ez da produktuen altak eta bajak jakinarazteko bide ofiziala.

Erabiltzailea izango da egiten dituen arau hausteen edota webgunea erabiltzeagatik eragiten dituen kalteen erantzule bakarra.