ZER DA AQUACLEAN?

Aquaclean teknologia tratamendu iraultzailea da, ur pixka bat besterik erabili gabe orbanak garbitzeko aukera ematen duena. Hartara, mantentze lana errazagoa izatea eta oso denbora laburrean egitea lortzen dugu.

Aquacleanek etxeko orban gehienak (ardoa, tinta, saltsa, koipea, lokatza, txokolatea, krema, eta abar) kentzen laguntzen du. Bizitza errazten digu, eta denbora gehiago uzten digu zeregin garrantzitsuetarako.

NOLA FUNTZIONATZEN DU AQUACLEANEK?

AquacleanTechnology zure sofako tapizeriarako babes aurreratu bat da. Tratamendu honek zuntz bakoitza molekula geruza ikusezin batekin estaltzen du, eta geruza horrek galarazi egiten du zikinkeria ehunean sartzea.

URAREKIN GARBITZEN DEN OIHALA

  • 1. Ken itzazu tapizeriara isuritakoaren hondarrak.

  • 2. Aplika ezazu ura orbanaren gainean, dela zuzenean, dela busti eta xukatutako zapi xurgatzaile batekin. Itxaron ezazu segundo batzuez.

  • 3. Saka ezazu orbanaren gainean zapiarekin, eta igurtz ezazu leunki ehunaren gainean, mugimendu zirkularrekin. Orbana erabat desagertzen ez bada, errepika ezaz prozesua behar bezainbeste aldiz.